Metros Arquitectura

Servicios y productos de arquitectura en el País Vasco

LEGE OHARRA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan –Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa– xedatutakoaren arabera, Metrosek Interneteko gune/web orri honen bidez informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituenez, interesdunentzat eskuragarri jartzen ditu informazio orokorreko datu hauek:

Izena komertziala: Metros
Enpresaren izena: BASA ARQUITECTURA S.COOP.PEQUEÑA. ("Metros" izena eman zaio hemen)
Jarduera egiten den lekua: PasaI San Pedro 19 hiribidea, Zentek eraikina, 14.Bulegoa 20017 Donostia (Gipuzkoa)
Posta elektronikoa: info@metrosarquitectura.com
Identifikazio Fiskaleko Kodigoa (CIF): F75030320.

Web orri honetako eduki guztiak –besteak beste eta izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, diseinua, horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak eta markak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri– Metrosenak edo Metrosen legezko jabeenak dira. Bi alderdien artean egin dira eskubide horiek lagatzeko/horien lizentzia emateko beharrezko akordioak. Horrenbestez, erreserbatuta daude eduki horien gaineko eskubide guztiak.

Debekatuta dago edukien kopia egitea, osorik edo zati batena, edozein modutan edo euskarritan, dela mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo bestelakoa, bai eta edukiak hedatzea, publikora azaltzea edo banatzea, aldez aurretik Metros arkitekturak edo eskubideen legezko jabeek horretarako baimena espresuki eta idatziz ematen ez badute.

Metros arkitekturak ez du bere gain hartuko erabiltzaileek edukiak erabiltzeagatik edo indarrean dauden legezko xedapenak urratzeagatik sor ditzaketen kalteak edo ondorioak.

Datuen babesa

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren –Datu Pertsonalen Babesa xedatzen duten arauei buruzkoa– eta uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera -Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa–, Metros arkitekturak jakinarazten dizu borondatez ematen dituzun datu pertsonal guztiak fitxategi automatizatu batean gordeko direla eta Metros dela fitxategi horren arduraduna. Zuk egindako kontsultei erantzuteko erabiliko dira datu horiek. Datu pertsonalak emandakoan, Metrosi baimena ematen diozu, ezbairik gabe, zure datu pertsonalak jasotzeko eta hemen adierazitakoaren arabera erabiltzeko.

Metros arkitekturak konpromisoa hartzen du datuak hirugarrenei ez uzteko, saltzeko edo hirugarrenekin partekatzeko, zuk espresuki onartzen ez baduzu. Bestalde, Metros arkitekturak datu pertsonalak ezeztatuko edo zuzenduko ditu, okerrak edo osatugabeak badira edo dagokien helbururako beharrezkoak edo egokiak ez badira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera –Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa–. Halaber, Metros arkitekturak aintzat hartuko ditu datuetara sartzeko eta horiei aurka egiteko zuk egindako eskaerak, Lege Organikoaren arabera. Besteak beste, hauek dira datu pertsonalak: izena, abizenak, telefonoa eta helbide osoa (bide publiko mota, bide publikoaren izena, solairua, atea, posta-kodea, herria eta probintzia), baita erabiltzailearen helbide elektronikoa ere. Ekainaren 6ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutako Segurtasun Neurriei buruzko Araudiak eskatzen dituen segurtasun-mailak bermatzen ditu Metros arkitekturak. Alabaina, Metros arkitekturak ez du ardurarik hartzen Metrosekoak ez diren hirugarrenek sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzailearen fitxategietan sor ditzaketen aldaketen ondorioz eragindako kalteez.

METROS © 2013  | Pasai San Pedro Hiribidea 19, 14.Bulegoa 20017 DONOSTIA | info@metrosarquitectura.com | 843 980 138

Blogger

Pinterest

Mapa web | Lege oharra

Mímesis Comunicación egindako web orria