Metros Arquitectura

Servicios y productos de arquitectura en el País Vasco

OHIKO GALDERAK

Zein da metrosen filosofia?

Zer egiten du arkitektoak?

Zergatik aukeratu arkitektoa beste profesional batzuk aukeratu beharrean?

Nola dihardu Metrosek?

Nola dihardu etxebizitzak erosteko giaren zerbitzuak?

Nola dihardu oraingo egoerako planoen zerbitzuak?

Nola dihardu etxe edo lokaleko antolaketarako zerbitzuak?

Nola dihardu obra txikirako baimena zerbitzuak?

Nola dihardu gremioen koordinaketa zerbitzuak?

Nola dihardu apainketarako aholkuen zerbitzuak?

Nola dihardu altzarien diseinu zerbitzuak?

Nola dihardu komunitateko arkitektoaren zerbitzuak?

Nola dihardu eraikinen ikuskapen teknikoaren zerbitzuak?

Nola dihardu diru laguntza eta subentzioen gestiorako laguntza zerbitzuak?

Zer da zertifikatu energetiko bat?

Zer higiezin mota egon behar dira derrigorrez?

Auzoko elkarteak derrigortuak daude zertifikatu energetikoa aurkeztera?

Eta ez bazara pozik gelditzen?

Duda gehiago baldin badauzkat?

Ordainketa erak eta entrega

Metrosen aplikazio eremua

Zein da metrosen filosofia?

Hainbat urtetan zehar arkitektura goren eta eguneroko bizitzatik at dagoen zerbait bezala izan da kontsideratua, ez zen etxebizitza eta obra handien arteko erlazioa ikusten eta gainera ez zen ia arkitektoengana jotzen ez zirelako eskuragarri ikusten eta garestia izango zela uste zelako. Guk ikuspuntu hori aldatu nahian, arkitektoak profesional eskuragarriak bilakatu ditugu bai jendearentzat eta baita jendearen ekonomiarentzat. ORAIN ARKITEKTURA EROSI DAITEKE.

Zer egiten du arkitektoak?

Arkitektoaren lana ez datza obrak idatzi eta gidatzean soilik. Alde batetik, arkitekto bezala, gune pribatu eta publikoak eratzen ditu giza ekintza garatu dadin; bestalde, tekniko nagusi bezala, bere prestakuntzak bat hartzen ditu ere, tradizionalki tekniko minorren lanak kontsideratzen zirenak, hala nola:   Metrosen arkitekto nagusiaren alderdi hurbilena erakutsi nahi dizuegu.

Zergatik aukeratu arkitektoa beste profesional batzuk aukeratu beharrean?

Pentsa dzagun etxeko teilatua aldatu nahi duzula. Normalean hiru enpresetara deitu, aurrekontu ezberdinak eskatu proiektu ezberdinen inguruan eta,...Merkeena aukeratuko zenuke? Baina hori izango al da aukera honena? Nork ziurta diezazuke? Arkitekto batek esango lizuke zein den konponbide egokia zure arazoen aurrean, aurrekontua eskatu aurretik. Azken finean, metrosen arkitektoaren irudia dirua eta denbora aurrezten lagunduko dizun aliatuarena da.

Nola dihardu Metrosek?

Metros, arkitektoz osatutako talde bat da, Donostian estudio profesional bat duena. Badu ere, beste hainbat lekutan dauden arkitekto taldeen euskarria. Bezeroarekin erlazio ireki eta argi bat sortzeko konpromisoa dugu. Ez dugu gremioen, enpresen, saltzaileen,... komisiorik kobratzen. Gainera, uste dugu, garrantzitsua dela, bezeroak beti jakitea zenbat balio duten zerbitzu eta produktuek eta honengatik ez ditugu bitartekari lanak egiten bezeroen diruarekin. Gure helburua, gure bezeroentzako, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egoki bat ezartzea da.

Nola dihardu etxebizitzak erosteko giaren zerbitzuak?

Lehenengo hitzordu hitzartuan zure ametsetako etxea nolako den esan beharko diguzu. Ondoren, beharrezkoa da zerbitzuaren kostuaren %50a ordaintzea (ordainketa erak) prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Orduan test bat egingo zaizu zure gustuak eta ardurak ezagutzeko.
Guk datu guzti hauek aztertu ondoren, hainbat etxebizitzen informazioa bidaliko dizugu, zuri eta zure aurrekontuari egokitzen direnak.
Ondoren, gelditzen den %50a+BEZa ordaindu, eta etxebizitzak ikustera lagunduko zaitugu (gehienez bost etxeetara). Honetaz gain, bakoitzaren alde onak eta txarrak azalduko dizkizugu; gainera etxe bakoitzaren detaile guztiak ezagutzen saiatzen gara.
Metrosek ez du inmobiliaria edota etxe saltzaileekin erlaziorik. Inporta zaiguna zera da: aukeratzeko aukera izan dezazula eta zuretzako egokiena dena aukera dezazula. Honengatik bisitatutako etxebizitza bakoitzeko informe bat bidaliko dizugu, detaile guztiekin, lasai lasai aukera dezazun zure beharretara hobekien egokitzen dena.

Nola dihardu oraingo egoerako planoen zerbitzuak?

Behin gurekin kontaktuan jarri zarela, garrantzitsua da lokala edo etxea non kokatzen den adieraztea eta gutxi gora behera zenbat m2 dituen esatea.
Gu etxe edo lokalera joango gara eta datuak jasoko ditugu. Gainera bilera honetan zerbitzuaren % 50 a ordaindu beharko zaigu (ordainketa erak).
Lau egunetan planoak eginak izango ditugu. Hauek gelditzen den %50a+BEZa ordaintzean bidaliko zaizkizu.

Nola dihardu etxe edo lokaleko antolaketarako zerbitzuak?

Zure ideiak esan beharko dizkiguzu galdetegi baten bidez, horrela detaile batzuk ere jasoko ditugu. Planoak dauzkagunean (ez badauzkazu oraingo egoerako planoak eta antolamendurako ideiak zerbitzuak begiratzea aholkatzen dizugu) baita etxe edo lokalaren argazkiak ere, beharrezkoa da zerbitzuaren kostearen %50a ordaintzea bilera pertsonal edo telefoniko bat egiteko (ordainketa erak).
Metrosek informazio guztia aztertu ondoren, lokal edo etxebizitza berritzeko bi ideietako bakoitzaren planoak eta 3Dan maketak egingo ditu.
Hau bidaliko dizugu ordaintzeko gelditzen dena (%50+ BEZa) ordaintzean.
Zerbitzu honek ez du barne hartzen proiektu teknikoa idaztea.

Nola dihardu obra txikirako baimena zerbitzuak?

Hitzartutako hitzorduan obraren neurria azaldu eta planoak eman beharko dizkiguzu (ez badauzkazu oraingo egoerako planoak eta antolamendurako ideiak zerbitzuak begiratzea aholkatzen dizugu).
Eskaera orria sinatu ondoren, metrosek etxea edo lokala dagoen udalak eskatzen dituen dokumentuak idatziko ditu, obra txikiko lizentzia eskatzeko. Ondoren dokumentu hauek COAVN (Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro) bidaliko ditugu oniritzirako. Orduan beharrezkoa da, bezeroak oniritzirako behar dena ordaintzea, metrosek proiektua entrega dezan. Honen ondoren zerbitzuaren kostuaren %100a ordaindu beharko da (ordainketa erak).
Udaletxeak obraren gidatze baieztapena eskatuko balu, dokumentu hau oniritzirako dokumentuetara gehituko litzake eta metrosek obraren jarraipena egingo luke aurrerabidezko zuzendari bezala. (Zerbitzu honek ez du barne hartzen gremioen koordinaketa zerbitzua).

Nola dihardu gremioen koordinaketa zerbitzuak?

Hitzartutako hitzorduan obraren neurria azaldu eta planoak eman beharko dizkiguzu (ez badauzkazu oraingo egoerako planoak eta antolamendurako ideiak zerbitzuak begiratzea aholkatzen dizugu).
Metrosen taldeak egin beharreko lanen aurrekontua eskatuko die hainbat gremiori. Bezeroari bidali, eta egokienak direnak adieraziko dira. Honetarako beharrezkoa izango da zerbitzuaren kostuaren %10a ordaindua izatea.
Obra antolatuko dugu, ahal den denbora gutxien iraun dezan eta zein diru laguntza jaso ditzakezun azalduko dizugu eta zure ordez kudeatuko digu.
Behin obra hasita dagoela, gu arduratuko gara kosteak kontrolatzeaz. Obraren erdialdean %60a ordaindu beharko du bezeroak eta bukaeran %30a (ordainketa erak).
Ez dugu gremio edota enpresa zehatzekin lan egiten eta ez dugu komisiorik jasotzen. Bilatzen duguna bezeroari mesede egitea eta prezioa eta kalitatearen artean erlazio egokiena izatea da. Bezeroak ordaindu beharko dio enpresa bakoitzari, guk bitartekari lanak egin gabe,horrela bezeroak beti jakingo du bakoitzaren kostua. Gainera era honetan obra ez da garestitzen.
Zerbitzuak ez ditu barne hartzen obra bukaerako dokumentuak ezta proiektu teknikoak ere.
Gremioen koordinaketa zure kabuz egin nahi baduzu, baina gremioak eta aurrekontuak behar badituzu eta guk egokienak direnak adieraztea nahi baduzu, zerbitzu hau kontrata dezakezu osoa kontratatu beharrean. Zerbitzuaren kostua totalaren %20a izango litzake.

Nola dihardu apainketarako aholkuen zerbitzuak?

ETXE EDO LOKALAREN AZTERTZEA + INFORMEA


DENDETAN ZEHAR IBILBIDEA
Etxea edo lokala aztertu ondoren, hitzordua zehaztu eta erostera lagunduko zaitugu, guk zuretzako zehaztutako ibilbide batean zehar. Hitzorduaren aurretik zerbitzuaren kostuaren %100a ordaindua izan beharko da.

Nola dihardu altzarien diseinu zerbitzuak?

Hitzartutako hitzorduan zure behar eta lehentasunak adierazi beharko dizkiguzu. Beharrezkoa izango da kostuaren %50a ordainduta izatea (ordainketa erak).
Metrosek informazio guztia aztertu eta lehen diseinu bat egingo du, bezeroari 3Dko maketa batean erakutsiko zaio bisualizioa errazteko.
Diseinua onartua izan denean, beste %50+ BEZa ordaindu beharko da. Metrosek altzariak egiteko beharrezko planoak prestatuko ditu eta bezeroari bidaliko zaizkio. Hainbat aurrekontu ere eskatuko ditugu eta egokiena adieraziko da.
Altzaria jartzean, Metrosek ondo egin dela ziurtatuko du.
Ez dugu gremio edota enpresa zehatzekin lan egiten eta ez dugu komisiorik jasotzen. Bilatzen duguna bezeroari mesede egitea eta prezioa eta kalitatearen artean erlazio egokia egotea da. Bezeroak ordaindu beharko dio enpresa bakoitzari, guk bitartekari lanak egin gabe,horrela bezeroak beti jakingo du bakoitzaren kostua. Gainera era honetan obra ez da garestitzen.

Nola dihardu komunitateko arkitektoaren zerbitzuak?

Bizilagun elkartea, bai presidente edo administratzailearen bidez, Metrosekin kontaktuan jarriko eta kontratua sinatzen da, zera barne hartzen duena: Kontratua sinatzean zerbitzuaren kostuaren %50a ordaindu beharko da eta beste %50+BEZa informea bileran aurkeztu ondoren ordaindu beharko da (ordainketa erak). Zerbitzu bakoitza bere kabuz ere kontrata daiteke.
Ez dugu gremio edota enpresa zehatzekin lan egiten eta ez dugu komisiorik jasotzen. Bilatzen duguna bezeroari mesede egitea eta prezioa eta kalitatearen artean erlazio egokia egotea da. Bezeroak ordaindu beharko dio enpresa bakoitzari, guk bitartekari lanak egin gabe,horrela bezeroak beti jakingo du bakoitzaren kostua. Gainera era honetan obra ez da garestitzen.
Zerbitzu honek ez ditu barne hartzen ez proiektu teknikoak ezta obraren zuzendaritzak ere.

Nola dihardu eraikinen ikuskapen teknikoaren zerbitzuak?

Bizilagun elkartea, bai presidente edo administratzailearen bidez, Metrosekin kontaktuan jarriko da.
Metrosek eraikinerako bisiten plana egingo du, hitzordua emanez bizilagun bakoitzari, modu honetan etxe eta lokal bakoitza banan banan aztertu ahalko dugu. Gainera bizilagunek galdetegi bat bete beharko dute, horrela eraikinaren egoeraren informazio gehiago jasoko dugu.
Guk eraikinaren ikuskapen teknikoa idatziko dugu eta COAVN (Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro) bidaliko dugu oniritzia eskatzeko. Beharrezkoa da, zerbitzuaren kostuaren %100a ordaindua izatea informea emateko (ordainketa erak).

Nola dihardu diru laguntza eta subentzioen gestiorako laguntza zerbitzuak?

Bizilagun elkartea, bai presidente edo administratzailearen bidez, edo eraikinaren jabearen bitartez Metrosekin kontaktuan jarriko da.
Beharrezkoa da kostuaren %50a ordaintzea (ordainketa erak), horrela metrosek aztertu ahal izango du, egingo den obraren arabera, zein subentzio edota diru laguntza eskatu ahal izango diren. Gainera eskuragarri diren laguntzen zerrenda emango zaio bezeroari.
Behin onartua izan denean eta gelditzen den %50+BEZa ordaindua izan denean, Metrosek eskatzen ditu komunitate edo jabearen izenean.

Zer da zertifikatu energetiko bat?

"A"tik "G"ra doan etiketatu bat barneratzen duen txosten bat da eta higiezinen kontsumo energetikoa aipatzen digu. Arropa garbigailuetan bezala.

Zer higiezin mota egon behar dira derrigorrez?

Saldu edo alokatzen diren eraikin edo unitateak (etxebizitzak edo lokalak).
Hauetaz gain, normalean publikoak frekuentatzen duen eta titulartasun pribatua duten eraikin edo unitateak (etxebizitzak eta lokalak) ere derrigortuak daude.
Hauek, 500metro karratu baino gehiagoko azalera erabilgarria eduki behar dute.
2007tik aurrera edozein eraikin berri ere derrigortua dago zertifikatu energetiko hau edukitzera.

Auzoko elkarteak derrigortuak daude zertifikatu energetikoa aurkeztera?

13.artikuluaren eta honen bigarren aldi baterako xedapenaren arabera, kanpoan geratuko lirateke jabeen elkarteak, "publikoak ez direlako maíz joaten". Betebehar hau lokal komertzial, eskola eta adinduetako residentzietara zuzenduta dago.
Hala ere, eraginkortasunatik enkargo bakar batean egin daitezke eraikin bateko etxebizita guztien zertifikatu energetikoak, izan ere, hau ekonomikoki hobeto ateratzen da bakoitzaren batuketa egin ordez. Gainera, lehenago edo beranduago libre geratzen diren etxebizitzentzat zertifikatua erabili behar izango da.

Eta ez bazara pozik gelditzen?

Gehiago ordaindu gabe, baliteke aldaketaren bat egin ahal izatea arazoa konpontzeko. Zu pozik ez bazaude, gu ezta.

Duda gehiago baldin badauzkat?

Ez pentsatu bi aldiz eta dei ezazu 843 980 138 telefonora edo bidali iezaguzu emaila zure duda adieraziz, info@metrosarquitectura.com helbidera. Metrosen funtzionamenduaren eta zerbitzuen inguruko duda guztiak erantzungo ditugu.

Ordainketa erak eta entrega

Ordainketak banku transferentzia bidez egingo dira eta agiria emailez bidali beharko zaigu info@metrosarquitectura.com helbidera.

Transferentziarako datuak:
Basa arquitectura S. Coop. P
Pasai San Pedro hiribidea 19 2.Solairua 14.Bulegoa 20017 Donostia
Arkitekto kutxa 3183-2000-20-0000929461

Entregak email bidez egingo dira PDF eta JPG formatuetan. Dokumentu edota informeak paperean jaso nahi badituzu eta kopia bat CDan (PDF eta JPG formatu digitaletan) ohiko korreoaren bidez bidaliko dira, zerbitzu honek 10€-ko kostua du.

Metrosen aplikazio eremua

Euskal Herrian egiten dugu lan, batez ere Gipuzkoan. Eskaintzen diren zerbitzuak, gu fisikoki egotea eskatzen dutenak, Gipuzkoatik kanpo 0,4€/km gehiago kobratuko dira. Hala ere guk on-line edo telefono bidezko komunikazioan sinesten dugu, modu honetan desplazamenduak eragindako gastuak aurreztuko ditugu.

METROS © 2013  | Pasai San Pedro Hiribidea 19, 14.Bulegoa 20017 DONOSTIA | info@metrosarquitectura.com | 843 980 138

Blogger

Pinterest

Mapa web | Lege oharra

Mímesis Comunicación egindako web orria